Gabonetako postalen III. lehiaketaren bozketa herrikoia
Gabonetako postalen III. lehiaketara lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroak (Ataria) kategoria bakoitzean irabazlea nor izango den aukeratzeko prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritar guztiak.
Horretarako, Vitoria-Gasteizko Udalaren Flickr kontuan sartu behar duzu eta kategoriaz kategoria zure postalik gogokoena zein den hautatu, bakoitzari dagokion ezizena idatzi eta posta elektronikoz zure aukera bidali ataria@vitoria-gasteiz.org helbidera.
Bozketa herrikoiaren epea azaroaren 27an amaituko da. Ondoren, CEAko teknikari batek, Udaleko Erreprografia Unitateko teknikari batek eta artista prestigiodun batek osatutako epaimahaiak postal irabazleak aukeratuko dituzte, kategoria bakoitzean boto gehien jaso dituztenen artean.
Postal irabazleen emaitza Atariaren webgunean agertuko da abenduaren 1etik 4ra. Abenduaren 4an bertan, sariak emango dira Atariko kafetegian, arratsaldeko 5etan.
Atariak postal irabazleak erabiliko ditu Gabonetako zorionak emateko.