eues

Albistea

Fotoaves 2009 argazki erakusketa Olarizuko etxaldean, apirilaren 25era arte

Olarizuko etxaldean hogeita hamar argazki jarriko dira ikusgai, SEO/BirdLife, Espainiako Ornitologia Elkarteak 'Hezeguneetako hegazti basatiak eta haien habitatak' lemaren pean deitutako 'Fotoaves' argazki lehiaketaren bigarren ediziora aurkeztu ziren milatik gora argazkien artetik aukeratuak. Lehiaketan 13 herrialdetako 250 argazkilarik baino gehiagok hartu dute parte, argazkilaritza ornitologikoaren profesionalak zein zaletuak. Erakusketa gaur inauguratuko da, eta apirilaren 25era arte jarraituko du Vitoria-Gasteizen.

Erakusketa horren bidez naturari argazkiak ateratzeko artean sormena sustatu, aitortu, zabaldu eta saritu nahi da, bai eta hegaztien aniztasuna ezagutarazi ere. Bigarren edizioan, gainera, hezeguneen natura aberastasunaren balioa eta horiek zaintzeko premia nabarmendu nahi izan dira.

Erakusten diren irudien artean Eduardo Ayalarena aipatu beharra dago, lehiaketaren lehen sari absolutua lortu baitu. Adierazkortasun handiko argazkia da, teknikoki oso zaila, zeinean txori zezen ar bat ageri baita, bere kantu tipikoa egin aurretik arnasa hartzen ari den unean.

'Espainiako hezeguneetako paisaiak' kategorian irabazi duen argazkia ere nabarmentzeko modukoa da: bertan, José Luis Sánchezek Doñanako panoramika bat hartu du.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala