eues

Albistea

Fernando Moleres argazkilariaren 'Melting Landscapes' erakusketa inauguratu da Atarian

Atariako erakusketa

Fernando Moleres argazkilari eta dokumentu-bideogileak “Melting Landscapes” — Paisaiak urtze bidean– proiektua erakutsiko du Atarian; Klima-aldaketaren inguruan hausnartzeko oinarriak bildu ditu 34 argazkiz osatutako erakusketan. Helburua da klima-aldaketaren arazoari eta horrek planetako bi alderdi sentikorrenetan –– dituen ondorioei buruz kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak garatzen laguntzea.

Planetak bizi duen larrialdi klimatikoaren ondorioak nabariak dira duela urte batzuetatik, eta, horregatik, funtsezkoa da gobernuek, erakundeek eta herritarrek kontzientzia hartzea.

Argazkiek izotz-paisaien desagerpen isila islatzen dute. Prozesu hori geldiarazteak mentalitate-aldaketa sakona eta energia ekoiztu, kontsumitu eta banatzeko moduak errotik eraldatzea eskatzen du. Industria-iraultza aurreko tenperatura baino bi gradu zentigrado gehiago: horixe da komunitate zientifikoaren kide gehienen aburuz, Lur planeta itzuli ezineko egoeratik bereizten duen tartea… eta dagoeneko 1,1 gradu igo da tenperatura globala.

Fernando Moleresek –Bilbon jaioa (1963) baina egoitza Bartzelonan – urteak daramatza lurraren mugetan lanean, lurreko tenperatura igotzeak dakarren arazo handiena jendeari ezagutarazteko. 2014an bere ibilbideari ekin zionetik, egunkari askotan argitaratu dira Artikoari eta Antartikoari buruz egin dituen lanak.

Ataria Melting2

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala