Faustinarekin munduratuz' antzelanak Vitoria-Gasteizko haurrak bizikletaz mugitzera animatzen ditu
Antzezlana Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrei zuzendutako hezkuntza eta arte jarduera berezia da, Eneko Etxebarrieta mundulariak bizikletaz egin zuen munduko biran (4 urte, 46.000 kilometro, 32 herrialde) oinarritutakoa. Enekok berak antzezten du lana.
Eskolako Agenda 21aren baitan haurren mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko proiektua Vitoria-Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren testuinguruan ari da garatzen. Francesco Tonuccik"Haurren hiria" lanean adierazitakoaren ildotik, bi oinarri ditu proiektuak: adingabekoek segurtasunez eta autonomiaz hirian barrena mugitzeko duten eskubide eta premia, eta haurrek hiriko espazio publikoa haien aisialdirako berreskuratzeko beharra.
Marko horretan, Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeak mugikortasun aktibo eta autonomoa ari dira lantzen eskolarako joan-etorrietan, espazio publikoan esku hartuz, eta bestalde, hiriaren eta haurtzaroaren arteko harremanen inguruko pertzepzio kolektiboa aztertuko dute, umeek ingurune hurbila deskubritzeko duten gaitasun sustatuko dute hezkuntzan, eta haurren autonomia mugatzen dituzten oztopoak kentzea sustatuko dute.