Faunaren eta eraikinen arteko harremanei buruzko topaketaren balantzea
Lehenengo aldiz, kontserbazioaren, administrazio publikoaren, arkitekturaren, izurriteen kontrolaren edo irakaskuntzaren profesionalak ekitaldi berean batu ziren eraikuntzekin harremana duen faunaren garrantziari buruz eztabaidatzeko.
Bi egun horietan zehar, hirietako bioaniztasunaren kontserbazioaren garrantziaz, eraikinak erabiltzen dituzten hegaztiek eta saguzarrek jasaten dituzten arazoez eta hauen egoera eta kontserbazioa hobetzeko dauden aukerei buruz hitz egiteko denbora egon zen.
Lehenengo jardunaldia eraikinetan egindako esku-hartzeei buruzkoa izan zen. Segovia, Erresuma Batua, Araba, Granadako Alhambra, Bartzelona eta Galiziatik hartutako adibideei esker, posible izan zen ikustea nola integrazio arkitektonikoa eta eraikuntza-soluzioak birgaikuntza lanen edo obra berrien parte izan daitezkeen.
Bigarren jardunaldia legedian eta faunaren babesa normatiboki gordetzeko aukeretan zentratu zen. Aurkeztutako neurriek, Eslobakiatik, Bartzelonatik eta Arabatik etorritakoak, integrazioa eraikuntza-araudian, barne-protokoloen sorkuntza administrazioan edo ingurumen-zerbitzuen ordainketa proposatu zuten.
Hitzaldiak Youtuben ikus daitezke:
https://www.youtube.com/results?search_query=simposio+fauna+y+edificios