Fauna klipak: Katajineta (Genetta genetta)
Salburuan eta Ataria interpretazio zentroko ingurunean gaueko erreginetako bat bizi da, izaki misteriotsu eta argia, guretzako ikustea zaila izaten dena.
Katajinetaz ari gara. Hezegunean bizi den ugaztun haragijaleetako bat da eta Europan, Viverridae familiako bakarrak dira. Iberiar penintsulan, Balearretan eta Frantzian aurkitu daitezke, eta gaur egun euren populazioak hegoalde eta ekialderuntz hedatzen ari dira. Ekialde ertainean eta Afrikan ere aurkitu daitezke, basamortu guneetan izan ezik.
Dirudienez, Europan orain dela gutxi finkatu zen, gizakiok sartu genituelako, beharbada maskotak ziren eta basati bihurtu ziren aleak egon zirelako, edo itsasontzietan polizoi moduan iritsi zirelako, edo baita erromatarren eta arabiarren eskutik arratoiak ehizatzeko askatu zirelako.
Azken urte hauetan, eta argazki atzitzeari esker haragijale horiek Salburuan kumeak eukitzeko leku aproposa aurkitu dutela ikusi dugu. Katajineten kumeen bideo anitz grabatu ditugu, zenbaitetan jaioberrienak ere bai.
Harrapari trebeenetakoa da katajineta, eta altxor bat da gure hezegune eta Eraztun Berdean aurkitzea, zorte ederra horren gertutik ikusi ahal izatea!