eues

Albistea

Fauna klipak: Iberiar okil berdea (Picus sharpei)

Okil berdea (Picus sharpei) hezeguneko kantu adierazgarrienetako baten autorea da, bere kolore eta itxura bereizgarriagatik identifikatzeko erraza dena eta zuhaitzetan pistak uzten dizkigun hegaztia. Okil arruntena eta hedatuena da eta pizidoen familiaren barnean dago; familia honetakoak dira, baita ere, Salburuan ikus ditzakegun okil handia eta okil txikia.

Iberiar penintsulako okil berde guztiak Picus viridis espeziearen subespezie gisa ezagutzen baziren ere, ikerketa genetiko berriak zehaztu dute Iberiar penintsulako eta Pirinioetako okil berdeak beste espezie endemiko bat osatzen dutela (Picus sharpei), Europako okil berdeetatik (Picus viridis) bereiztutakoa.

Zuhaitzetatik eta lurzorutik harrapatutako inurriez elikatzen dira, baina ohikoa da prezipitazioen ostean baten bat lurzoruan ikustea, errazago baitzaie elikatzea lurra umelduta dagoenean.

Bideoan agertzen den alea gaztea da, lumak tantotuak baitauzka eta kolorazioa helduena baino apalagoa delako. Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea eta azpian uzten dizuegu hegazti honen kantua entzuteko esteka, zuen hezegunerako hurrengo bisitan hegazti liluragarri hau identifikatu dezazuen.

Iberiar okil berdearen kantua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala