eues

Albistea

Familiako nekazaritza ekologikoari buruzko kongresua, urrian Vitoria-Gasteizen

Nekazaritza Ekologikoko Espainiar Elkarteak (SEAE) kongresu bat egiten du bi urtetik behin nekazaritza ekologikoari lotutako gaiak eztabaidatu eta partekatzeko. Kongresu horretan elkarrizketetarako esparru berezia osatzen da, ekoizpen ekologikoko kateko eragileek ideia berritzaileak jasotzeko baliatzen dutena.

2014an kongresua Gasteizen egingo da Udalaren, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren laguntzarekin. Bai Gasteizen zein Araba osoan herritarren arteko mugimendu garrantzitsua ari da sortzen merkaturatze zirkuitu laburrak erabiltzen dituen tokiko elikaduraren eta elikadura ekologikoaren alde. Araban handitzen ari da ekoizpen ekologikoa, batez ere hiriburuan sortzen ari den eskariari esker. Arabako eta EAEko nekazaritza, eta ekologikoa batez ere, familiako nekazaritzaren eredukoa da, herriak eta kultura bizirik mantentzen duena. Familiako Nekazaritzaren Nazioarteko Urtean ekoizteko modu hori eta landaguneak bizirik mantentzeko bide hori sendotu nahi ditugu.

Programa PDF formatuan (gaztelaniaz)

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala