Ezagutu hobeto Olarizuko lorategi botanikoko basoak
Olarizuko lorategi botanikoko arboretoak 30 hektarea inguru ditu, eta Europako kontinentearen paisaia definitzen dituzten landaredi mota edo bioma handiak (tundra artikoa salbu) ordezkatzen dituzten bost zonaz osaturik dago. Dagoeneko kontsulta daitezke, Eraztun Berdearen webgunean, baso bakoitza azaltzen duten fitxak. Fitxa bakoitzak baso azpimota desberdin bat deskribatzen du, area geografikoaren, garaieraren eta habitataren funtzioan dituen aldaerak definituz.
Horrez gain, arboretoaren plano orokor bat argitaratu da, eta plano horretako zona bakoitzak Europako mapa batean margotutako bioma desberdinez dituen baliokidetasuna ere bai.
Arboretoak 523 espezie ditu, bai zuhaitzak zein zuhaixkak, espezie kamefitikoak (muluak) eta igokariak, horrela Europa mailako baso landareen bilduma osoa eta zientifikoki antolatua eratuz.