eues

Albistea

Eusko Jaurlaritzak Kontserbazio Bereziko Eremu eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu deklaratu du Salburua

Izendapenari buruzko informazioa

Natura 2000 Sarea naturgune babestuen Europako sarerik garrantzitsuena da. Hortaz, izendapenak nazioarteko aitortza nabarmena ekarri dio Salburuko hezeguneetako ingurumen balioei.

Aurretik, martxoaren 15ean Arabako Foru Aldundiak Salburuarako "Kudeaketa gidalerro eta neurriak" izeneko nahitaezko dokumentua onartu zuen. Dokumentu hori ezinbestekoa zen izendapenerako, eta funtsezkoa zen Salburuan datozen urteetan gauzatuko diren kudeaketa eta kontserbazio ekintzak definitzeko.

Vitoria-Gasteizko Udalak aktiboki hartu du parte Salburua Natura 2000 Sarean sartzeko prozesuan. Kontuan izan behar da hezeguneen leheneratzea eta ondorengo kontserbazioa, kudeaketa eta monitorizazioa udaletik gidatutako ekimenak izan direla.

Hala ere, deklarazioak ez da Salburuko balio ekologiko gailenak aitortzera mugatu. Horrez gain, guneak dituen kontserbazio arazo nagusiak diagnostikatu ditu eta haiek arintzeko neurriak proposatu dira. Salburuak dituen hiru arazo nagusi antzeman ditu: urmaelak elikatzen dituen uraren kantitatea eta kalitatearen murriztea, konektagarritasun ekologikoaren okertzea eta espezie exotiko inbaditzaileei lotutako arazoak. Horiek konpondu edo arintzeko hainbat neurri proposatu dira izendapen dokumentuetan, eta neurri horiek ahalik eta azkarren aplikatu beharko lirateke.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala