Eusko Jaurlaritzak 1.370.483 euroko diru-laguntza emango dio Vitoria-Gasteizko Udalari Abetxuku eta ingurua biziberritzeko proiektu zenbait gauzatzeko
2004ko uztailaren 21ean jakinarazi zituen Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak Izartu Programako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; EAEan gainbehera etorritako hirialdeak gizarte eta ekonomia mailan biziberritzeko eta lurraldetasunari begira berpizteko erabateko egitarauei laguntzeko neurriak ezartzea du helburu programak (IZARTU programa).
Finantzaketa horren kontura Udalak zenbait ekimen abiatuko ditu 2004-2008 epean, Abetxuku auzoan irisgarritasuna hobetzeko, hiriko gainerako eremuekiko integrazioa sustatzeko eta bertako baldintza sozio-ekonomikoak ere hobetzeko. Besteak beste, hiri baratzezaintza ekologikoko eremu bat sortzea eta Zadorra ibaiaren inguruan sarbideak egokitu eta hobetzea aurreikusi da..