Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua: 'GARAPEN IRAUNKORRA ? IT. etorkizuna'
Azaroaren 29tik abenduaren 1era Eusko Ikaskuntzaren XVI. Kongresua burutuko da. Kongresu honen gaia Garapen Iraunkorra da. Hiru egunetan Euskal Herriko gizarte, ekonomia, ingurumen, berrikuntza eta teknologia eta administrazio publikoetako ordezkariak arituko dira erantzunen bila.
Kongresua hiru jardunalditan egin izango da:
- Lehen jardunaldian Garapen Iraunkorrerako Diziplina askotariko Proiektu Berezia proiektuaren aurkezpena.
- Bigarren jardunaldian hiriaren izaera aldakorra abiapuntu, gizabanakoek eta taldeek hiri ehunduran hartzen duten lekua erakutsi nahi da.
- Hirugarren jardunaldian Berrikuntza eta Teknologiak eztabaidaren muinean izango dira eta Administrazio Publikoei dagokien eginkizunaz arituko dira.
Bestalde, Gazteek eta Unibertsitateetako ikasleek ere Kongresu honetan izango dute lekua hirugarren eguneko Gazteen Foro paraleloan.
Kongresuan komunikazio askeak aurkezteko epea ireki da. Komunikazioen inguruko informazioa (gaiak, arauak, datak...) webgune honetan aurki daiteke:
http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/congresos/ds/comunicaciones
Eusko Ikaskuntzak komunikazio libreekin partehartzera animatzen zaituzte.
Kongresuaren informazio gehiago izateko: