Albistea

Euskararen aldeko landaketa herrikoia Zabalganan

Pasa den martxoaren 18an, gure hirian Korrikaren 20. edizioaren programaren barruan egindako ekintzen baitan, euskararen aldeko landaketa herrikoi bat egin zen Zabalganan, Zabalganako Korrika Batzordeak antolatuta eta CEAren eta Ingurumen Sailaren laguntzarekin.

100 lagun inguru, haurrak zein helduak, hurbildu zen Borinbizkarreko oinezko pasabidearen alboan zegoen lursailera. Gure ingurune hurbilean berez hazten diren hainbat zuhaitz eta zuhaixka espezie landatu ziren: erkametzak, otsalizarrak, elorri zuriak, elorri beltzak, etab.

Landaketaren irudia

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu