eues

Albistea

Euskadiko Hazien Sarearen eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena

Euskadiko Hazien Sarea gure lurraldean landutako landareen tokiko barietateak (barazkiak, frutarbolak, bazka landareak, zerealak, etab.) kontserbatzea helburutzat duen elkarte bat da. Sarea lankidetzan aritu izan da orain arte ere Eraztun Berdeko baratzeekin, duela urte askotatik; orain germoplasma bankuaren azpiegitura eskaini zaie beren landare ondarea ahalik eta baldintzarik onenetan gorde eta kudea dezaten, hazien kontserbazio egokia ziurtatuz eta haien bideragarritasun handiena denborarik luzeenean bermatuz.

Hitzarmena 10 urterako sinatu da. Une honetan Euskadiko Hazien Sarearen Oinarrizko Bankuan gordetako aldaerak berrantolatzeko lanean ari dira (baratzezaintzako 50 aldaera inguru sailkatu dira). Hautapena honako irizpideak jarraituz egiten ari da:

  • Nekazaritzako ezaugarri interesgarriak dituzten 20-30 urte inguruko aldaerak.
  • 30-60 urte inguruko aldaerak (moldatutako aldaerak).
  • 60 urtetik gorako aldaerak (aldaera zaharrak, etorkizunean gordailu genetiko interesgarria izan daitezkeenak).

Tokiko aldaeren laborantza eta kontserbazioa interes handikoa izan daiteke Basaldea bezalako proiektuetan, aldaera horiek gure inguruneko baldintzetara egokituta daudenez, askotan ekoizpen ekologikorako erabiltzen baitira. Erabilera estentsibo horrek nekazari ekologikoei eta Sarearen Bankuari, biei ekarriko dizkie onurak, landare etxekotuen haziak izanik laginak sarritan berriztatu behar baitira (bilketa eta ereinketa zikloak mantenduz), eta lan hori nekazariek egin dezakete. Izan ere, Olarizuko lorategi botanikoak orain arte kudeatu dituen espezieak basatiak dira, eta hamarkadak eman ditzakete bideragarritasuna galdu gabe eta, beraz, ez dute hainbeste zaintzarik behar.

Germoplasma bankua

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala