eues

Albistea

Europar Batzordearen 'Biodiversidad - Todos somos parte' kanpaina Andre Maria Zuriaren plazan

Europar Batzordearen "Biodiversidad - Todos somos parte" ekimenak gizakiok espezie eta ekosistema egitura baten zati garela azpimarratu nahi du, zeinean bizidun orok baitu funtsezko zeregina. Herritarrei ekosistema errespetatzeak duen garrantziaz kontzientzia harrarazteko, hainbat panel informatibo jarri dira Andre Maria Zuriaren plazan, otsailaren 6ra arte.

"Biodiversidad-Todos somos parte" erakusketak Vitoria-Gasteizen egingo du lehen geldialdia Espainian, 2012ko Europako Hiriburu Berdea izendatu izana baliatuta. Hirian dagoen bitartean biodibertsitatearen galera geldiarazteko beharra azpimarratuko da, eta bionaztasunak dituen onurak eta norbanako bakoitzaren ekintzek nola lagun dezaketen espezieak eta habitatak babesten erakutsiko.

Izan ere, munduko biodibertsitatea oso mehatxatuta dago, espezieen galeraren erritmoa normala litzatekeena baino 100 eta 1.000 aldiz azkarragoa baita. Gizakion jardunek eragiten dute galera: lurren erabilera aldatzea, gehiegizko ustiakuntza, iraunkorrak ez diren jardunbideak, kutsadura, espezie inbaditzaileak sartzea...; jarduera horiek guztiek habitatak eta espezieak suntsitu, zatitu eta hondatu egiten dituzte. Klima aldaketak ere eragina du egoera horretan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala