eues

Albistea

Europako Hiriburu Berdea izendatua izateko hautagaitza defendatuko du Gasteizek Bruselan

Udalbatzaren presidenteak bi argudio ildo jorratuko ditu adituen aurrean, hiriarentzat azterketa berri bat den ekitaldi horretan. Mugikortasun plana, Eraztun berdea, hirigintza iraungarria, ingurumen politikak eta hiriko parkeak... horra bere hitzaldiaren zutabeetako batzuk.

Alkatearen ustean, "badakigu oso zaila dela, ondo prestaturiko eta nazioartean eragiteko indar handiko hiriekin lehiatuko garela, baina horrez gain Gasteizek saria merezi duen konbentzimendu osoa dugu, eta saiatu, saiatuko gara; dena dela, honaino iriste hutsa 30 urtetik ona egin dugun lan itzelaren errekonozimendua ere bada.. Gure izaeran berean daramagu ingurumenaren auzia, gure senean".

Gasteizen hiri lehiakideak Bartzelona, Malmöe, Nantes, Nurenberg eta Reykjavik dira. "Gure hiria Europako gehienen oso antzekoa da; beraz, ispilu gisa joka dezake. Gasteiz eredu egokia eta laborategi aparta da tamaina bereko beste hiri askok gurekin politika eta esperientzia iraungarriak konparti ditzaten. Horrek desberdintzen gaitu, eta lehiakor bihurtzen", hala dio Patxi Lazcozek.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala