eues

Albistea

Europako Hiriburu Berdea 2012, herritarren arrakasta eta nazioarteko oihartzuna

Alkateak gogoratu du lau izan direla gakoak: "politikoen adostasuna, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren eta birdentsifikazioaren ausardia politikoa, herritarren konpromisoa eta Gasteiz ibilgailua elektrikoa probatzeko laborategia izateko eskaini izana".

Stockholmen lortutako saria izan da "izar" gonbidatua ekitaldian. Hamalau hilabete barru, Euskadiko hiriburua Europako hiriburu berdea izango da: "mugarri bat ekarriko du horrek, eta aldi berean, ardura, hiri iraunkorra eta Europa osoan jarraitu beharreko eredua izateko are ahalegin handiagoa eskatuko baitugu. Gasteizek bere zilborrari begiratzeari utzi eta bere dohainez ziur eta harro agertuko da aurrerantzean. 400 milioi pertsonarentzat begiratu beharreko ispilu bihurtu gara", adierazi du alkateak.

Egun hauetan nabaria izan da Vitoria-Gasteizek lortu duen sariaren oihartzuna: Espainia osoan Twitter gizarte sarean gehien jarraitu diren iruzkinetan hirugarrena izan da, Gasteizen hautagaitzari buruz Youtuben jarritako bideoa 2.000 bisita izatetik 4.000tik gora izatera iritsi da bi egunetan, eta Europako komunikabide nagusien izenburuetan agertu da.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157625091650251

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala