Europako Eskolako Agenda 21, 2011-2012
2011-2012 ikasturtean, Green Capital sariaren markoan, Eskolako Agenda 21aren proiektua Europako beste ikastetxe batzuetara irekitzea erabaki zen. Ikasturte honetan zehar Vitoria-Gasteizko bigarren mailako 24 ikastetxek, eta Pitesti (Errumania), Wurzen (Alemania), Ciudad Real (Espainia) eta Laudioko 6 ikastetxek hartu dute parte elikadura iraunkorra gaitzat hartuz. Beren proposamen eta konpromisoak, bai eta praktika onak ere, web plataforma batean argitaratu dituzte.
Maiatzaren 28an lanaren emaitzak erkatzeko bildu ziren eskola guztiak Eskola Foroan, eta maiatzaren 30ean ondorioak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten alkatearen eta udal ordezkarien aurrean, Udal Foroan. Datorren ikasturtean proiektu honekin aurrera egin nahi da, Europako beste ikastetxe batzuk sartuz, bioaniztasunaren gaia ardatz modura hartuz.
Europako Eskolako Agenda 21 2012, azken txostena (gaztelaniaz)