eues

Albistea

Europako Batzordeak 2 milioi euro baino gehiago eman ditu Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planerako

Europako Batasunaren laguntza hau CIVITAS+ ekimenaren baitan dagoen MODERN proiektuan parte hartzeko da. CIVITAS+ ekimena Europako Batzordearen 7. esparru programatik ikerketarako eta erakusgarri gisa bultzatu den ekimenetako bat da. Bere xedea hiriko mugikortasun iraunkorrerako estrategien garapena eta ebaluazioa sustatzea da.

Proiektu hau garatzen duen partzuergoko partaideak Gasteiz, Craiova (Errumania), Brescia (Italia), Coimbra (Portugal) eta Ostrava (Txekia) dira. Euskal Herri mailan, Vitoria-Gasteizko Udalak, Energiaren Euskal Erakundeak eta RACVNk hartuko dute parte.

MODERNi esker, udaleko ibilgailuetan bioerregaien erabilera hedatu ahal izango da eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planean aurreikusitako zenbait neurri abian jarri ahal izango dira. Esaterako, TUVISAren sarearen berrantolaketa, oinezkoen eta txirrindularien sareen optimizazioa edo superetxadien ereduaren proba pilotua egin ahal izango dira.

Informazio gehiago:

http://www.civitas-initiative.org

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala