Europako Adierazleen Proiektu pilotua
Europako Adierazleak prestatzeko proiektu pilotu honen jatorria Europako Batasuneko Ingurumen Zuzendaritza Orokorrak, Ingurumeneko Europako Agentziak eta Europako Batzordeko Hiri Ingurumeneko Adituen Taldeak bultzaturiko ekimen bateratu bat da, eta bere oinarrizko ideia ingurumen, ekonomi eta gizarte alderdien arteko elkarrekintzak islatzen dituzten adierazle komunen sorta bat eratzea da.
Ekimen hau, Europa osoko 90 hiriren partaidetzaz, jasangarritasunaren esparruan izan diren aurrerapen edo atzerapenak neurtzeko sortu da eta, neurri absolutuez haratago, aldaketak denboran zehar duen tamainan eta joera eta norabideetan jartzen dute arreta.
Vitoria-Gasteizek proiektuaren lehen faseetan parte hartu du, aipatu adierazleen definizioan lan egin baitu. Lan honen ondorio gisa, otsailaren lehen asteetan proiektuaren aurkezpen ofiziala eta Vitoria-Gasteizko Udalean izan dituen emaitzak aurkeztu ziren ofizialki.
Hemen neurturiko hainbat adierazle Vitoria-Gasteizko Tokiko Agenda 21ean bildutakoekin bat datoz. Ez dugu nahi haiek beste hauek ordezka ditzaten, baizik eta osagarritzat har daitezen.