eues

Albistea

Etxe Berdeak' programan parte hartzen ari diren familiek Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta (Biocompost) eta Ontzien Hondakinen Sailkapenerako planta bisitatu dituzte

Ekainaren 27an Etxe Berdeak programan parte hartzen ari diren familiek Vitoria-Gasteizko Udalarena den Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta (Biocompost) eta Arabako Foru Aldundiarena den Ontzien Hondakinen Sailkapenerako planta bisitatu zituzten.

Bisitaren antolaketan Gasteizko Udalaren Ingurumen sailak eta Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Prebentzioko atalak lagundu dute.

"Etxe Berdeak" programan parte hartzen ari diren familiek Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta (Biocompost) bisitatu zuten lehenengo. Bertan ikusi zuten nola egiten den hiri hondakinen atal organikoaren banaketa mekanikorako prozesua, eta ondoren nola tratatzen diren hondakinok biogasa eta konposta sortzeko. Etxeetako zein merkataritzako hondakin guztiak tratatzen dira, bai eta jatorrian bereizitako materia organikoa ere.

Material birziklagarri eta lehor gehienak eskuz zein automatikoki bereizten direla ere ikusi zuten.

Plantaren arduradunaren azalpenez lagunduta, lehen eskutik behatu zuten plantako jarduera, material birziklagarriak (kartoia, ontzi arinak, etab.) nola banatzen diren ezagutu zuten, aprobetxa ezin daitekeen zatia nola prentsatzen zen (geroago Gardelegiko zabortegira eramateko) ikusi zuten eta atal organikotik abiatuta nola sortzen den konposta eta biogasa.

Ondoren, goiz horretan bertan Ontzien Hondakinen Sailkapenerako plantara joan ziren. Bi bisitak egun berean programatu ziren egun osoko jarduera hondakinekin lotuta egon zedin, eta etxeko hondakinak bere osotasunean modu jasangarrian nola kudeatzen diren ikusteko. Bigarren bisita plantaren arduradunekin egin zen eta familiek bertako lana ikusi ahal izan zuten.

Ontzien Hondakinen Sailkapenerako planta

Ontzien Hondakinen Sailkapenerako plantara egindako bisitatu

Ontzi arinen sailkapenerako instalazioan edukiontzi horian selektiboki jasotako materialak sailkatzen dira, automatikoki eta moten arabera. Horretarako irakurgailu optikoak, elektroimanak eta beste zenbait makina erabiltzen dira. Ontziak trinkotu eta bildu ondoren, pakete bakoitza dagokion birziklatze zentrora bidaltzen da, produktu berriak sortu eta merkataritza zirkuituetara berriro itzultzeko, bizitza berria izan dezaten.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala