eues

Albistea

Etxe Berdeak: laster hasiko da 2017ko edizioa

2015. eta 2016. urteetan Etxe Berdeak programak izan duen arrakasta ikusita, CEAk edizio berria antolatuko du 2017an, Gasteizko 50 familiak bertan parte har dezaten.

Programak bi xede ditu: gasteiztarrak etxeko kontsumoa gutxitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea, eta herritarren eguneroko ohiturak aldatzea, hartara hirian ingurumen inpaktua murriztuko duten etxebizitza eraginkorragoak eta ekologikoagoak lortuko baitira. Etxeko kontsumoak aztertzeko auditoretza eta adituen laguntza pertsonalizatua eskaintzen die parte hartzaileei, etxebizitza eraginkorragoa eta iraunkorragoa izan dezaten, bai ingurumenaren ikuspegitik bai ekonomikotik. Horrez gain, lantegiak, bisitak eta beste mota batzuetako jarduerak egingo dira adin guztietarako, horrela familia osoko lagunek parte har dezaten bermatuz. Bestalde, jende orori zuzendutako lantegiak eta jarduerak ere antolatuko dira.

Ekimenari buruzko informazioa (izena ematea, epeak, programaren edukiak, etab.) laster argitaratuko da CEAren webgunean, udal webgunean eta beste hedabide batzuetan.

Otsailaren 9etan, 19:00etan, aurkezpen jardunaldia egingo da Europa Biltzar Jauregiko Barandiaran aretoan. Nahi duen oro joan ahal izango da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala