Etxe Berdeak: Etxean aurreztu eta hiriko ingurumena hobetu nahi duzu?
CEAk proposamen berri bat jarri du martxan, "Etxe Berdeak" izenekoa, etxeko kontsumoak murrizteak duen garrantzia azpimarratzeko eta eguneroko ohituren aldaketek etxe eraginkorrago eta ekologikoagoak lortzen eta hiriaren ingurumen inpaktua murrizten nola lagun dezaketen ezagutarazteko. Familiei doan eskaintzen zaie etxeko kontsumoak ikuskatzeko aukera, eta adituen bidez aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute, etxebizitza eraginkor eta jasangarriagoa lortzeko bai ingurumenaren ikuspuntutik bai ekonomikotik.
Hitzaldi bat antolatu dugu otsailaren 12an Goiuri jauregian programa hau ezagutzera emateko. Nahi duen orok bertan izango du aukera programaren ezaugarriak ezagutzeko.