eues

Albistea

Etxe Berdeak ekimeneko 'Mugi zaitez kontsumo arduratsu baten alde' jardueraren balantzea

Urriaren 15ean, Etxe Berdeak programan parte hartzen duten familiek "Mugi zaitez kontsumo arduratsu baten alde" deituriko ekimenean parte hartu zuten. Hau, partaideen bizitzetan ohitura jasangarriak eta osasuntsuak barneratzen jarraitzeko zuzendutako ekimena izan da. Egun horretan, 20 pertsonetako talde hau, Vitoria-Gasteizko erdialdean barrena bizikletan ibili zen. Saltoki ezberdinak bisitatu zituzten, bai produktu ekologikoak saltzen dituztenak, baita bidezko merkataritza sustatzen dutenak ere. Leku guzti hauek, aurretik ideiak trukatzeko sortu zen tailer batean aukeratu zituzten. Bisita hauek amaitzean, hiriko bidegorrietatik pedalei eragin zieten Anglo-Vasco-Navarro trenbideko bide berdera heldu arte. Handik, Arkaiaruntz abiatu ziren Usamaren etxalderaino helduz han hamaiketakoa hartu eta gero abeletxera bisita gidatu bat egiteko. Modu honetan, hango laboreak, animaliak eta modu ekologiko bati jarraituz elikagaiak sortzeko modua ezagutzeko aukera izan zuten.

Jarduerako parte-hartzaileak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala