Etxe Berdeak: abian dago 2016ko programa
"Etxe Berdeak" eguneroko erabaki eta ohituren ingurumen eta gizarte inpaktuaz kezka duten familiei zuzendutako hezkuntza programa bat da. Familia horiei beren etxeetan kudeaketa arduratsuagoa lortzeko bidean lagundu nahi zaie ekimen honekin.
Proiektuaren atal bakoitzean, ura eta energia kantitate esanguratsuak aurrezteko bidea ematen zaie familiei, kontsumo ohitura arduratsuagoa izateko proposamenak egiten zaie eta ingurumen alorreko gaietan gehiago sakontzeko lantegiak eta jarduerak proposatzen zaizkie. Horrez gain, beren etxeen ikuskaritza pertsonalizatua eskaintzen zaie, etxeko kontsumoak eta ohiturak hobeto ezagutu ditzaten.
2016ko edizioa martxoan hasi zen, energiari buruzko lantegi batekin; apirilean hondakinen gaia aztertu zen; eta maiatzean lorezaintza eta baratzezaintza. Ekainean uraren esparrua landuko da. Lantegietan 50 familia ari dira parte hartzen, bataz beste 100 pertsona inguru. Adin orotako jendea ari da parte hartzen.