eues

Albistea

Etorkizunaren sustraiak: utzi zeure aztarna' proiektuaren landaketa herrikoi berria abenduaren 27an Gardelegin

"Etorkizunaren sustraiak: Utzi zeure aztarna" proiektuak 250.000 zuhaitz landatu nahi ditu guztira Gasteizko Eraztun Berdean.

Gardelegin zuhaitzak -lizarra, gereziondoa, astigarra, mazpila- zein zuhaixkak -elorri beltza, basaerramua, gorostia, elorria- landatuko dira. Hain zuzen, horiexek dira gune horretan baso nagusia den erkametzaren espezie laguntzaileak.

Bi taldeek 250 ale inguru landa ditzaten espero da. Ekintza horrekin, bioaniztasuna sustatzeaz gain eta gure Eraztun Berdea sendotzen laguntzeaz gain, klima aldaketaren aurkako lana ere egingo dute. Zuhaitz eta zuhaixka horiek CO2 igorpenen 50 tona baliokide neutralizatuko dituzte datozen 40 urteetan.

Landaketetan parte hartu nahi duen edo erronka pozgarri honi buruzko informazio gehiago izan nahi duen pertsona orok Ingurugiro Gaietarako Ikastegian egin dezake, edo proiektuaren webgunean bertan:

http://www.vitoria-gasteiz.org/utzizeureaztarna

cea@vitoria-gasteiz.org

945162696

Landaketaren gunea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala