eues

Albistea

Etorkizunaren sustraiak' kanpainako landaketak arrakasta handiz egin dira

Vitoria-Gasteizko Udalak "Etorkizunaren sustraiak" proiektua jarri du abian, hiru urteren buruan Eraztun Berdean 250.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko asmoz (ale bat hiriko biztanle bakoitzeko). Ekimen hori herritarren, enpresen, langileen eta orotariko herri-erakundeen laguntzarekin bultzatu nahi da. Herritarren parte hartzea ezinbestekoa da etorkizunean hirietako berdeguneak funtsezko baliotzat har daitezen, eta haiek sustatu eta begirunez har daitezen.

Landaketen bitartez biodibertsitatea indartzeko beharra hedatu nahi dugu herritarren artean, eta klima-aldaketaren aurka borrokatu nahi dugu, landarediak CO2a xurgatzen duenez, gas horren isuriak neutralizatzen lagunduko baitugu.

2014ko azaroaren eta 2015eko martxoaren artean 17 landaketa egin ziren. Enpresek, GKE-ek, auzo elkarteek, herritarren elkarteek, ikastetxeek, lagun taldeek eta, batez ere, familiek eta herritar xeheek hartu zuten parte, guztira 4.000 lagun inguru batuz. Guztira 10.000 landare baino gehiago landatu ziren Errekaleor eta Dulantzi ibaien inguruetan, Zabalganan, Abetxukun, Armentian, Salburuan eta Gardelegi inguruan.

Zenbaki horiek arrakasta handia direla uste dugu, bai Eraztun Berdea osatzen laguntzen dutelako bai herritarren parte hartzearen aldetik bikainak direlako, eta horregatik zuen parte hartzea eskertu nahi dugu. Ahalegin horri esker, Eraztun Berdea sendotzeko helburutik gero eta gertuago gaude.

Gure asmoa da 2015-2016 urteetako neguan ekimen hau berriro errepikatzea, eta oraingoan bezain besteko arrakasta izatea espero dugu. Zuen laguntza izango dugulakoan, zuen zain geratzen gara!

2015eko udaberrira arte egindako landaketak

Egindako landaketak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala