Etorkizunaren sustraiak, 250.000 zuhaitz eta herritar' proiektua finalista geratu da Dubaiko praktika onen lehiaketan
Vitoria-Gasteizko "Etorkizunaren sustraiak, 250.000 zuhaitz eta herritar" proiektuak BEST kalifikazioa (praktika onena) lortu du Dubaiko sarien 2014. urteko 10. edizioan.
Bi urtetik behin ematen dira sari horiek, 1996. urtetik, eta nazioarteko onespena ematen diete hirietan bizi baldintza hobetzeko politika eta ekimenei, Nazio Batuek Giza Asentamenduen inguruko Bigarren Konferentzian eta Dubaiko Adierazpenean ezarritako printzipioen arabera. http://mirror.unhabitat.org/bp/bp.list.aspx
Oraingo edizioan guztira 62 praktika aurkeztu dira Espainiatik, eta horietatik bost "Short List" (finalisten zerrenda) izenekoan sartu dira eta bik saria jaso dute.
- "Pontevedra: Pertsonetan zentratutako hiri eredua", bertako Udalak aurkeztutakoa.
- "Guinea Bissauko emakumeek lantzen dituzten lurren legezko jabetza eskuratzen dute", Asociación de Profesionales para el Desarrollo Local y la Promoción Económica izeneko elkarteak aurkeztutakoa eta Fundación Alianza por la Solidaridad elkarteak abalatutakoa.
Gainerakoetatik, hamarrek BEST kalifikazioa (praktika onena) jaso dute eta gainerako berrogeita bostek GOOD kalifikazioa (praktika ona).
Sarira aurkeztutako dokumentuak