eues

Albistea

Eskoletara bizikletaz edo oinez taldeka joatea sustatzeko ekimena jarriko du abian CEAk

Ekimen hau Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren testuinguruan jarri da abian. Planak mugikortasun aktiboko moduak (oinezkoa eta bizikleta bidezkoa) sustatu nahi ditu, besteak beste.

Eskolarako joan-etorriak egiteko automobil pribatua erabiltzeak hainbat arazo sortzen ditu: auto ilarak handitzen ditu, bide segurtasuna murrizten du eta ingurumen kalitatea txartzen du, eta bestalde, gaztetxoen autonomia murrizten du, hiriko ingurunea ezagutzeko duten ahalmena txikitzen du eta egunero egiten duten ariketa gutxitzen du. Hori ikusita, kanpaina pilotu bat abiaraztea erabaki da, ekimenean parte hartu nahi duten ikastetxeetako ikasleek eskolarako desplazamenduak oinez edo bizikletaz eta modu seguruan egin ahal izan dezaten.

CEAk begiraleak eta materialak eskainiko dizkie ikastetxeei, ikasle talde txikiak sor ditzaten egunero eskolara pedibus edo bizibus moduan joateko, hau da, oinez edo bizikletaz mugitzen diren talde antolatu modura. Esperientzia gehienez 3 astekoa izango da. Ikastetxe bakoitzak 4 pedibus edo bizibus antolatu ahal izango du, eta gutxienez 10 ikasleko taldea osatu beharko da pedibuserako eta 6 ikaslekoa bizibuserako. Ibilbideen diseinua ikastetxe bakoitzeko eskola elkartearekin adostuko da.

Kanpainaren helburua ikastetxeetako eskola elkarteei desplazamendu modu hau ezagutaraztea da, geroago haiek beren kabuz mota honetako joan-etorriak antolatu ahal ditzaten.

Ikasleak eskolara joaten bizikletaz

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala