eues

Albistea

Eskolan baratzea edukitzeko dirulaguntzak, 2014ko deialdia

2013an CEAk lehen aldiz egin zuen deialdi bat Vitoria-Gasteizko ikastetxeetan baratzezaintza jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko. Deialdiaren helburua eskoletako baratzeen garapena sustatzea da, ekimen horiek ikasleen prestakuntzarako, sentsibilizaziorako eta jarrera eta gaitasunen sustapenerako oinarrizko osagai bat direla uste baitugu. Eskola baratzeen bitartez lurrari lotutako hainbat gai landu daitezke, esaterako elikadura osasungarria, kontsumo jasangarria, hondakinen maneiua, uraren erabilera, nekazaritza munduaren ezagutza eta natur baliabideen ekoizpena.

2014. urte honetan dirulaguntzen beste deialdi bat aurkeztuko da. Deialdia prest dagoenean emango da ezagutzera CEAren ohiko komunikazio kanalen bidez. Oraingo honetan ikastetxeak zein gurasoen elkarteak aurkeztu ahal izango direla da berritasun nagusia.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala