Proiektua

Eskolako jantokiak

Hasiera: 2018


Eremua: Tokikoa


Eskolako jantokien proiektuan bi tresna ari gara erabiltzen, sentsibilizazioa eta erosketa publikoa, gertuko produktuen eta produktu ekologikoen eskaria areagotzeko.

Zertan datza?

2018-19 ikasturtean zehar eskola-jantokiek elikadura arduratsua bideratzeko ematen duten aukeraren inguruan hausnarketa egiteko zenbait mintegi egin ziren. Eskoletako jantokiak elikadura sistema iraunkor eta arduratsua bultzatzeko lekuak bihur daitezela ahalbidetzea izan zen helburua, bi alderdi aintzat hartu zirelarik: batetik, jantokiek eskola komunitatearen elikaduran eta osasunean jokatzen duten papera; bestetik, berriz, elikadura ohituren ikaskuntzan eta elikadura sistemaren eta ingurunearen arteko loturaren irakaskuntzan duen funtzio pedagogikoa. Laburpen agirian ikusi daitekeen bezala, guztira 11 mintegi egin ziren zortzi ikastetxetako hezkuntza komunitatearekin, eta 160 pertsonek hartu zuten parte.

 

Bestalde, eskoletako jantokietako janari erosketak tokiko nekazaritza eta abeltzaintza suspertzeko aukera bat irekitzen du. Horrenbestez, Hezkuntza Zerbitzuaren menpe deuden haur eskolatako jantokietan elikadura ekologikoa eta gertukoa sustatzea da Udalaren ekintza planean jasotako ekintzetako bat. Jantokiko erabiltzaile diren haurrei elikadura osasungarria emateaz gain, horien senideen artean ere elikadura ekologiko eta gertukoa sustatu nahi da. Ildo horretan aurrera egiteko asmoz, Menjadors Ecològics elkarteak lagundu egin digu eskoletako menuak aldatzeko eta egokitzeko, batetik sasoiko produktuetara, eta bestetik dieta osasungarrira. Menu horiek osatzeko elikagaien lizitazio publikoak aintzat hartzen ditu zenbait ingurumen irizpide, bai eta produktu ekologikoen hornidura ere.