eues

Albistea

Eskolako Agenda 21eko ikastetxeak eskolarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko lanean ari dira

Vitoria-Gasteizko 23 ikastetxe dira, Eskolako Agenda 21aren markoan eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren planteamenduak jarraituz, ikasleak eskolara bizikletaz edo oinez joan daitezen beharrezkoak diren baldintzak sortzeko lanean ari direnak eta txikitxoenak hirian barrena egiten dituzten joan-etorrietan autonomoak izan daitezen prestatzen ari direnak.

Proiektu honen xedea mugikortasun aktibo eta autonomoak dituen onurak erdiestea da, eta horretarako espazio publikoa aldatu nahi du, hiria oinezkoentzat eta txirrindularientzat atseginagoa izan dadin, eta ikasleak eskolara oinez, patinez edo bizikletaz joatearen aukeraren inguruan aldeko iritzia sortu nahi du.

23 ikastetxe horietako ikasleek diagnostiko bat egin dute eskolara nola joaten diren ezagutzeko, nola joan nahi luketen ere ezagutzeko eta desio horiek betetzeko beharrezkoak liratekeen baldintzak lortzeko zer egin beharko litzatekeen jakiteko. Horrez gain, eskola inguruetako espazio publikoaren kalitatea aztertzen ari dira, eskolarako joan-etorri aktibo eta autonomoak zailtzen dituzten oztopoak identifikatzeko.

Momentu honetan ikastetxeak ekintza planak idazten ari dira, alegia, jarduerak eta proiektuak prestatzen eta programatzen ari dira egitasmoaren helburuak lortzeko.

Apirilean eskola foroak izenekoak egingo dira: ikastetxe bakoitzak bildutako informazioa beste ikastetxeekin trukatuko du. Ekainean, berriz, udal foroa egingo da, emaitzak udal ordezkariei aurkezteko eta emaitza horien inguruko eztabaida bat sortzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala