Eskolako Agenda 21eko 18 ikastetxeko ikasleak eta udal teknikariak eskolarako mugikortasun aktiboa sustatzeko bildu dira
18 ikastetxetako 76 ikasle eta udaleko 5 teknikari (Polizia Lokalekoa, TUVISAkoa, Trafikokoa, Espazio Publikokoa eta CEAkoa) bildu ziren Eskolako Agenda 21aren 1. Foro Teknikoan.
CEA eskoletan bultzatzen ari den mugikortasun autonomo eta aktiboaren testuinguruan, abenduaren 17an Vitoria-Gasteizko Eskolako Agenda 21aren 1. Foro Teknikoa egin zen Europa Biltzar Jauregian.
Mugikortasunaren esparru bakoitzean aditua den udal teknikarien testigantzak entzunez eta beraiekin zuzenean hitz eginez, Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek modu berritzailean ezagutu zuten hiriko mugikortasunaren eta espazio publikoaren egoera. Aukeratutako formatua foroarena izan zen: 18 ikastetxetako bigarren hezkuntzako 76 ikaslek hartu zuten parte, eta beraiekin udaleko 5 teknikari egon ziren (Polizia Lokalekoa, TUVISAkoa, Trafikokoa, Espazio Publikokoa eta CEAkoa). Hasteko, foroan 5 lan talde egin ziren eta bakoitzean gai bat jorratu zen: "espazio publikoa eta oinezkoen mugikortasuna", "bide segurtasuna", "bizikleta mugikortasuna", "garraio publikoa" eta "trafikoa". Talde bakoitzean ikasle multzo bat gaian aditua zen teknikariarekin bildu zen. Ondoren, osoko bileran, talde bakoitza ordezkatzen zuen ikasleak taldean hitz egindakoaren laburpen bat aurkeztu zuen eta galderen txanda bat ireki zen ikasleen eta teknikarien artean.
Prozesu osoa giro lasai eta dinamikoan egin zen, eta parte hartu zutenek saioaren balorazio positiboa egin zuten. Egindako ekarpenak eta sortutako elkarrizketa eta elkartruke giro egokia ikusita, esperientzia bera Eskolako Agenda 21aren hurrengo edizioetan ere errepikatzera animatu gaitu.