eues

Albistea

Eskolako Agenda 21ean parte hartu duten ikastetxeek alkateari eta udal ordezkariei aurkeztu dizkiete beren ondorioak

2015eko ekainaren 1ean Eskolako Agenda 21aren Udal Foroa egin zen Goiuri jauregian. Ekimenean parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek alkatearen eta udal ordezkarien aurrean aurkeztu zituzten 2014-2015 ikasturtean eskola mugikortasunaren inguruan egindako diagnostikoaren emaitza nagusiak.

23 ikastetxeko 150 ikaslek hartu zuten parte ekitaldian. Aurkeztu zuten txostenean hainbat gai aztertu dituzte: bizikleten zirkulazioa, ikastetxeetako seinalizazioa, semaforoak, irisgarritasuna, zirkulazio arauak betetzen diren kontrolatzea, kalea erabiltzen duten pertsonen sentsibilizazioa, eta beste hainbat.

Aurkezpenaren ondoren, alkateak gai horietako zenbaitentzako erantzuna eman zuen. Ondoren, ikastetxeetako ordezkariek galderak, iruzkinak eta eskaerak egin zituzten, eta alkateak horiek ere erantzun zituen.

2015-2016 ikasturtean berriro landuko da eskolako mugikortasun aktibo eta autonomoaren gaia, eta alor horretan aurrera egitea bilatuko da, uste baitugu funtsezkoa dela Vitoria-Gasteizko mugikortasun iraunkorrean aurrera egiteko eta ikasleen garapen pertsonala sustatzeko.

Eskolako Agenda 21

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala