Albistea

Eskolako 21 Agendaren aldizkaria

Eskolako 21 Agenda, 2001. urtean lehen aldiz praktikan jarri den ekimena da eta bere xedea etxeko txikienak Vitoria-Gasteizko 21 Agendaren prozesuan inplikatzea da. Azken finean, beren bizimoduak hurbileko ingurumenean duen eraginari buruz gogoeta egin dezaten bilatu da eta, aldi berean, beren iritzia eman dezaten, beren ikuspegi kritikoa erakutsi dezaten eta, zergatik ez, konponbideak plazara ditzaten.

CEAk 2001-2002 ikasturteko Eskolako 21 Agendaren aldizkaria argitaratu berri du. Bertan, urtean zehar ekimen honetan parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek prestatu dituzten lanak bildu dira.

Informazio gehiago:

Jesús Mesanza

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

Tfnoa: 945 145469

e-mail: jmesanza@vitoria-gasteiz.org

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu