eues

Albistea

Eskola bideek dituzten aukerei buruzko gogoeta CEAk Lehen Hezkuntzako gurasoekin antolatutako lantegi batean

Azaroaren 21ean Calasanz Ikastetxean lantegi bat egin zen gurasoek beren haurrei independentzia eta autonomia maila handiagoa emateko aukeren inguruan gogoeta egin zezaten, eta haurrek gero eta autonomia pertsonal txikiagoa eta haien askatasuna arduraz erabil zezaten gero eta aukera gutxiago izan zezaten dauden arrazoiak baloratzeko. Lantegi hau beste ikastetxe batzuetan ere egingo da Eskolako Agenda 21aren markoan, eskolarako joan-etorrietan mugikortasun aktibo eta autonomoa sustatzeko proiektuaren baitan.

Parte-hartzaile gehienak amak izan ziren eta haietako askok 3 eta 12 urte arteko 2 seme-alaba zituzten.

Lantegian zehar gurasoek beren gogoetak plazaratu zituzten, eta haietatik abiatuz zenbait proposamen egin ziren. Ondoren horietako zenbait laburbildu ditugu.

Autonomia:

  • Nire seme-alabak eskolara beren kabuz joateko gai direla uste dut.
  • Nire seme-alabak eskolara bakarrik joango balira, orduan iritsiko lirateke eta arduratsuagoak izango lirateke.
  • Bigarren seme edo alaba lehenago bihurtzen da autonomo. Babesleagoak gara lehenarekin.
  • Eskolara bere kabuz doazenez, ez diet lagundu behar.

Hiri segurtasuna:

  • Auzo berriek segurtasun gutxiagoko guneak dituzte, hutsik baitaude.
  • Inguruneak gehiegi babesten ditu: dendetan, igerilekuetan, supermerkatuetan...
  • Ez gara gizarteaz fidatzen.
  • Nire seme-alabek badakizkite gure telefono zenbakia, arazoren bat badute haien lagunen gurasoen batengana edo polizia batengana joateko esaten diegu.
  • Herri batean desberdina da, joan-etorriak errazagoak baitira eta jendeak haur guztiak ezagutzen baititu, zirkulazio gutxiago dago.

Mugikortasun aktiboa

  • Norbaitek esaten badizu: "Ez joan bizikletaz, arriskutsua da", horrek ez dizu segurtasunik ematen eta kikildu egiten zaitu.
  • Bizikletaz haurrekin goazenean, gehiago errespetatzen gaituzte. Gustura gabiltza espaloietatik, arazorik gabe.
  • 14 urtera arte espaloitik joan daitezke bizikletaz, kaskoarekin.

Zirkulazioa-espazio fisikoa

  • Ez gaude kontzientziatuta, batez ere auto gidariak, haurrak zein helduak bizikletaz ibil daitezkeela.
  • Ez da beharrezkoa aparkalekuak kentzea, beste toki asko baitaude jolasteko edo aisialdirako.
  • Zebrabidearen alboan aparkatutako ibilgailu handiek ez dute uzten oinezkoak ongi ikusten.

Hobekuntza proposamenak

  • Eskolarako bideak antolatzen hastea boluntarioen laguntzarekin, gutxinaka haurrak eskolara gurasoen laguntzarik gabe joaten has daitezen.
  • Haurrentzako seinalizazioa ipintzea galtzadan, bide seinaleak helduentzat baitira (esaterako, tantak margotzea errepidean eskola bidea markatzeko).
  • Semaforoan beste modu batera erregulatzea eskolarako sartu-irtenak egiteko orduetan, gainerako orduetan semaforo batzuk anbarrean uztea.

Escolapios

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala