Eskola baratzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdia, 2017. urtea
2013ko urtetik hona, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Gasteizko ikastetxeetan eskola-baratzeen alorreko jarduerak diruz laguntzeko deialdia egiten du. Deialdi honen helburua da ikastetxeetan eskola-baratze gehiago izatea, halako ekimenak heziketarako, sentsibilizatzeko eta ikasleen artean jarrera eta gaitasun egokiak sustatzeko oinarrizko osagai direlako. Beraz, eskola baratzek hainbat alor jorratzen dute: elikadura osasungarria, kontsumo iraunkorra, hondakinen produkzioa, uraren erabilera, landa-ingurunearen ezagutza eta baliabide naturalen produkzioa, beste hainbat gairen artean.
Aurten, 2017an, diru-laguntzarako beste deialdi bat dago indarrean. Deialdian parte har dezakete ikastetxeetako guraso elkarteek ere, eta basoaren esparruko ekimenei ere zuzentzen zaie laguntza.