Albistea
Eskola baratzeko 2017ko jarduerak diruz laguntzeko deialdia
CEAk Gasteizko ikastetxeetan eskola-baratzeen alorreko jarduerak diruz laguntzeko deialdia egiten du. Deialdi honen helburua da ikastetxeetan eskola-baratze gehiago izatea, halako ekimenak heziketarako, sentsibilizatzeko eta ikasleen artean jarrera eta gaitasun egokiak sustatzeko oinarrizko osagai direlako. Beraz, eskola baratzek hainbat alor jorratzen dute: elikadura osasungarria, kontsumo iraunkorra, hondakinen produkzioa, uraren erabilera, landa-ingurunearen ezagutza eta baliabide naturalen produkzioa, beste hainbat gairen artean.