Albistea

Eskola baratzeko 2017ko jarduerak diruz laguntzeko deialdia

2013ko urtetik hona, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Gasteizko ikastetxeetan eskola-baratzeen alorreko jarduerak diruz laguntzeko deialdia egiten du. Deialdi honen helburua da ikastetxeetan eskola-baratze gehiago izatea, halako ekimenak heziketarako, sentsibilizatzeko eta ikasleen artean jarrera eta gaitasun egokiak sustatzeko oinarrizko osagai direlako. Beraz, eskola baratzek hainbat alor jorratzen dute: elikadura osasungarria, kontsumo iraunkorra, hondakinen produkzioa, uraren erabilera, landa-ingurunearen ezagutza eta baliabide naturalen produkzioa, beste hainbat gairen artean.

2017an ere diru-laguntzak emateko deialdia egingo dugu. Laster emango da ezagutzera deialdiaren baldintzak. Deialdian parte har dezakete ikastetxeetako guraso elkarteek, eta basoaren esparruko ekimenei ere zuzentzen zaie laguntza.

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu