Albistea
Eskola baratzeetako jarduerentzako diru-laguntzen deialdiaren emaitzak 2017. urtean
Gasteizko ikastetxeetan eskola baratzeen alorreko jarduerak sustatzea izan da deialdiaren xedea. Izan ere, ekimen mota horiek funtsezko osagaia dira ikasleen prestakuntza, sentsibilizazioa eta jarrera eta gaitasun egokien sustapena bultzatzeko.
Eskola baratzeek hainbat alor jorratzen dituzte: elikadura osasungarria, kontsumo iraunkorra, hondakinen ekoizpena, uraren erabilera, landa-ingurunearen ezagutza eta baliabide naturalen produkzioa, beste hainbat gairen artean.
2017ko deialdian 19 ikastetxek hartu dute parte eta guztira 10.202,81 euroko diru-laguntzak jaso dituzte.