Albistea
Eskola baratzeetako jarduerentzako diru-laguntzen deialdiaren emaitzak 2016. urtean
Gasteizko ikastetxeei edo Ikasleen Gurasoen Elkarteei laguntza ekonomikoa ematea da diru-laguntza deialdi honen xedea; hain zuzen ere, bertan eskola-baratzeen alorreko jarduerak egiteko erraztasunak emate aldera. Beraz, eskola baratzek hainbat alor jorratzen dute: elikadura osasungarria, kontsumo iraunkorra, hondakinen produkzioa, uraren erabilera, landa-ingurunearen ezagutza eta baliabide naturalen produkzioa, beste hainbat gairen artean.
2016ko deialdian 19 ikastetxek hartu dute parte eta guztira 8.553,87 euroko diru-laguntzak jaso dituzte.