Eskola Baratzeen III. Jardunaldiaren balantzea
Urriaren 1ean Eskola Baratzeen III. Jardunaldia egin zen Aldabe gizarte etxean, CEAk antolaturik. Baratzezaintza ekologikoari eta hezkuntzari lotutako 40 lagun inguru hurbildu ziren, irakasleak, ikasleak eta profesionalak baturik.
Lehen saioan Egibideko irakasle den Eduardo Ochoak eta ikasle talde batek erakutsi ziguten nola sortu duten eskola baratzerako gune bat eraikin berezi batean. Ingurumen hezkuntzako prestakuntza zikloko ikasleek proiektuaren ardura hartu dute eta kalifikatuta dagoen eraikin batean egin dutenez, lurzorua hondeatu eta kendu egin behar izan dute. Hori dela eta, interes bereziko eredua izan da esperientzia hori.
Bigarren hitzaldian Andrea Estrella izan genuen, Madrilgo Germinando kooperatibakoa. Eskola baratzeko esperientziak ikastetxeetako curriculumean txertatzeko gakoak azaldu zituen. Zailtasunei aurre egiteko moduak deskribatu zituen, baratzeek irakaskuntzarako eskaintzen dituen aukera anitzak eta ikasmaila bakoitzean dituen curriculum aplikazioak azaldu zituen. Eztabaida ederra sortu zen horren inguruan, eta lehendik ere interesgarria zen jardunaldia gehiago aberastu zuen.
Azkenik, Egibideko eskola baratzera bisitatu zen eta bertan egindako lana ikusi zen, bai eta lehen ereite eta landatze esperientzien emaitzak ere, eta guneak etorkizunerako eman ditzakeen aukerak azaldu ziren.