Eskola baratzeei buruzko 5. jardunaldia
Aurten berriz ere jardunaldiaren xedea Gasteizen eta beste zenbait hiri eta herrietan dauden eskola-baratzeen ekimena ezagutarazi eta Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bidez, ekimen hori udalerriko zentroetan bideratzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea da.
Jardunaldian parte hartzera eta, oraindik egin ez baduzue, eskola-baratze proiektua duten ikastetxeen talde handira biltzera gonbidatzen zaituztegu. Gaur egun edozein espaziori egokitzeko moduko aukerak daude. Lehenik onena aukeratzen asmatzea da kontua, ikastetxe bakoitzari hobekien egokitzen zaiona;
Jardunaldia, urriaren 5ean, ostegunean, goizean, Aldabe Gizarte Etxean izango da.
Izena ematea: ifebrero@vitoria-gasteiz.org Tf: 945161616, luz. 4961.