Eskola baratzeei buruzko 4. jardunaldia
Aurten berriz ere jardunaldiaren xedea Gasteizen eta beste zenbait hiri eta herrietan dauden eskola baratzeen ekimena ezagutarazi eta Gasteizko Udalak, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bidez, ekimen hori udalerriko zentroetan bideratzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea da.
Jardunaldian parte hartzera eta, oraindik egin ez baduzue, eskola baratze proiektua duten ikastetxeen talde handira biltzera gonbidatzen zaituztegu. Gaur egun edozein espaziori egokitzeko moduko aukerak daude. Lehenik onena aukeratzen asmatzea da kontua, ikastetxe bakoitzari hobekien egokitzen zaiona.
Jardunaldia urriaren 6an (osteguna) izango da, goizez, Aldabe gizarte etxean.
Izena ematea: ifebrero@vitoria-gasteiz.org edo 945161616 luz. 4961 telefonoan.