eues

Albistea

Eskola baratzeak sortzeko CEAk egindako dirulaguntza deialdiaren emaitza

2013an CEAk lehen aldiz argitaratu zuen Vitoria-Gasteizko ikastetxeetan eskola baratzeak sortzeko jarduerak diruz laguntzeko deialdi bat. Deialdiaren helburua eskola baratzeen inguruko jardueren garapena sustatzea zen, ekimen horiek funtsezkoak baitira ikasleen artean baratzeen inguruko jarrera eta gaitasun egokiak sortzeko, alor horretako sentsibilizazioa sustatzeko eta prestaketa garatzeko. Eskola baratzeek gai asko lantzea ahalbidetzen dute, esaterako elikadura osasuntsua, kontsumo jasangarria, landa eremuaren ezagutza eta natur baliabideen ekoizpena.

Aurtengo deialdira 18 ikastetxek aurkeztu dute eskaria. Den-denak onartu dira eta dirulaguntza horietarako zegoen aurrekontu osoa agortu da. Ikastetxeek aurkeztutako gastuen batez besteko kopurua 1.127 eurokoa izan da, eta emandako batez besteko laguntza 556 eurokoa (justifikatutako gastuaren %49).

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala