Albistea

Eskola baratzeak, Gasteizen emaitzak ematen ari den esperientzia bat

Jardunaldiarekin hasteko, CEAk ikastetxeei eskaintzen dizkieten aukerak aurkeztu zituzten CEAko teknikariek: aholkularitza teknikoa, dirulaguntzak eskola baratzeak egiteko eta hiri baratzeen bloga.

Ondoren, Ibaiondo LHIko irakasleek beren eskola baratzearen esperientzia aurkeztu zuten: orain arte egindako ibilbidea, baratzearen ezaugarriak eta espazio horrekin egiten den hezkuntza aprobetxamendua hezkuntza maila eta ikasgai desberdinetan.

Gero, Zaragozako Udaleko ingurumen hezkuntzako teknikari den José Antonio Pinzolasek Udal batek esparru horretan eskain ditzakeen alternatibak (ikastaroak, aholkularitza, materialak, erakusketak, jardunaldiak, etab.) erakutsi zituen.

Hitzaldietan zehar ikusi ahal izan zen oso probetxugarria izan daitekeela baratzea edukitzea eskolan, horrela ikasleei esperientzia atsegin, aberasgarri eta bakanak eman ahal baitzaie eta aldi berean materia guztietako curriculum edukiak garatzeko bidea ireki baitaiteke.

Jardunaldian 50 lagun baino gehiagok hartu zuten parte, batez ere eskolaren munduari lotutako taldeetakoak.

Jardunaldiaren argazkia