eues

Albistea

Erregimen irekian dauden presoek Eraztun Berdea garbitzen lagundu dute

Erregimen irekian dauden hogeita lau presok ingurumenaren aldeko ekintza bat egin zuten abuztuan. Lagun hauek Arabako SIDAren aurkako Batzordeak kudeatzen dituen etxebizitzetan bizi dira. Jarduera honetan, presoek hondakinak eta zaborra bildu zuten Eraztun Berdeko hainbat parkeetan eta udalerriko zenbait ibaitan: Alegría, Errekaleor, Batán eta Zadorran, azken honetan Eskalmendi eta Abetxuku arteko tartean eta Aztegietako zubiaren inguruetan.

Guztira 7.000 kilo hondakin baino gehiago bildu ziren, eta kontrolik gabeko isurketa guneak aurkitu ziren zenbait ibilgutik hurbil. Gune hauek geroago, tresneria egokiagoarekin biltzeko utzi ziren. Parte hartzaileei esperientzia hau oso positiboa iruditu zaie eta, beraz, SIDAren aurkako Batzordearen ekimen honen gizarte eta hezkuntza eraginkortasuna nabarmen geratu da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala