Erdi Aroko hirigunearen naturalizazioa

Prozesu parte-hartzaileak

Landareak zaintzeko tailerra
Hainbat prozesu parte-hartzaile egiten ari dira auzotarrekin eta auzoko kolektiboekin, proiektuaren fase desberdinetan, Erdi Aroko hirigunea naturalizatzeko proiektua bultzatzeko.
  • 2022an bi saio egin ziren Espacios de oportunidad y propuestas de intervención en clave de infraestructura verde en el Casco Medieval de Vitoria-Gasteiz lana kontrastatzeko. Lehenengo tailerrean Alde Zaharraren mapaketa kolektiboa egin zen, eta bigarrenean, berriz, auzoan irtenbide berdeak ezartzeko kudeaketa eredu posibleak aztertu ziren. 13 lagun bertaratu ziren, auzoko 9 kolektibo ordezkatuz.
  • Saio horien emaitzak kontuan hartuta, 2024an prozesu berri bat egin zen, eta horren emaitza Erein auzo berde, bizi eta auzotarra ekintza programaren kodiseinua izan zen. Programa hori 2025ean gauzatu zen. Bi urtez, programak 500 pertsona baino gehiago izan zituen inplikatuta prozesuaren faseetan. Hasierako parte-hartzetik hasi eta ekintza ildo bakoitza gauzatu arte, herritarrek eta auzoko eragileek (auzotarrek, saltokiek, elkarteek, ikastetxeek eta prestakuntza zentroek) interes handia izan zuten proiektuan, eta hori proiektu osoan izandako inplikazio handian eta konpromisoan islatu zen. Programaren diseinua, garapena eta ebaluazioa azken dokumentu batean jasota geratu zen, etorkizuneko hiri naturalizazioko ekimenetarako erreferentzia tekniko eta metodologikoa izango dena. Horren osagarri, bideo bat ere egin zen auzoko ekintzen garapena eta auzotarren eta inplikatutako eragileen iritziak erakusteko, esperientziaren kontakizun irisgarri eta hurbila eskainiz.
  • Bestalde, 2024ko abenduan, partaidetza tailer bat egin zen Harategien kantoiak eta Santa Ana kantoiak osatutako ardatza naturalizatzeko proiektua ezagutarazteko eta ekarpenak jasotzeko. Proiektu hori idazteko fasean dago, eta CEAk sustatu zuen, Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailarekin batera. Kantoi horietan zehar jarriko diren loreontzien modeloa eta kokapena zehaztea izan zen ekarpenen xedea. Zenbait elkartek eta hezkuntza eta prestakuntza zentrok hartu zuten parte.