Eraztun berdetik harago' argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki da
CEAk eta AlavaVisión Kultur Elkarteak antolatua, lehiaketa honen helburua da Vitoria-Gasteizko eta udalerrian zehar sakabanaturiko 64 toki-erakundeetako nekazaritza- eta baso-paisaiei argazkiak ateratzea. Baita soro horietan lanean diharduten gizon-emakumeei ere, izaera antropizatuko paisaia horiek ezin baitira ulertu gizakiaren presentziarik gabe.
Hauek dira lehiaketaren oinarriak
Lehiaketa honetan jasotako argazkiekin erakusketa bat antolatuko da Atarian.
AlavaVisión Kultur Elkartearen xedea Arabako natur balioak eta aberastasun kulturalak eta historiko-artistikoak irudien bidez ezagutarazi eta zabaltzea da. Ildo horretan, elkarteak webgunea du abian, Flickr-en eztabaida-foroa duen taldea osatu du, eta erakusketak antolatzen ditu.
"Araba Da - Es Álava" egitasmoaren barruan, AlavaVisiónek Arabako paisaia aniztasuna ezagutarazi nahi du erakusketa kolektiboen bidez. Elkarteak antolatuko dituen argazki-lehiaketen emaitza izango dira erakusketok, eta bakoitzak Arabako kuadrilla bat izango du ardatz.