Eraztun Berdeko parkeen konexioak hobetzeko proiektuen proposamena
2012. urterako gobernu taldeak egin duen aurrekontu proposamena jarraituz, Eraztun Berdea ixten joateko lanek milioi bat euro erabili ahal izango lituzkete, eta hurrengo 3 urteetan 3 milioiko konpromisoko kreditu bat edukiko lukete.
Proposamenaren arabera, hainbat dira Eraztun Berdea osatzeko planteatu diren proiektuak. Lan hidraulikoei dagokienez, Batan eta Zapardiel erreken urak orain Lasarteko legardiak dauden tokian bilduko lirateke, eta ondoren Ehari errekara desbideratuko lirateke, erreka honek Zabalgana auzoan zehar egiten duen ibilbidea urez elikatzeko. Bestalde, Olarizu erreka Ansoletako industrialdetik desbideratu nahi da, haren urak Errekaleor errekaraino eramanez. Bi lan hauek uholdeen aurkako ekintza planaren baitan kokaturik daude, eta Uraren Euskal Agentziarekin elkarlanean egingo dira.
Parkeen arteko konektagarritasunari dagokionez, 2012an zenbait proiektu egitea proposatu da Zadorrako parkeak eta Armentia lotzeko, batetik, eta era berean Olarizu eta Salburua lotzeko, Errekaleor eta San Tomas erreken bideak baliatuz, bestetik.
Azkenik, Las Neveras muinoa ekologikoki leheneratzeko lehen lanak egin nahi dira.